Korrika 19

Hamalau kilometrotan 21 lekuko aldaketa izango ditu Korrika 19k Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko mar. 17a, 13:20
Korrika19 astelehenean dator Oñatira

Guztira hamalau kilometro egingo ditu Korrika19k Oñatin, eta herriko 23 eragilek 21 lekuko aldaketa egingo dituzte. Herriko gazteek hartuko dute Oñatiko lehen lekukoa Udanan, 06:00ak inguruan eta Ulma taldeak azkena; Arrasateko Udalari pasako dio. Korrika txikia astelehen arratsaldean egingo dute, Foruen plazan.

Astelehenean, martxoak 23, helduko da Korrika19 Oñatira eta bailarako beste herrialde batzuk zeharkatuko ditu gero. Guztira hamalau kilometro egingo ditu Korrika19k Oñatin, eta 23 eragilek 21 lekuko aldaketa egingo dituzte. Herriko gazteek hartuko dute Oñatiko lehen lekukoa Udanan, 06:00ak inguruan eta Ulma taldeak azkena; Arrasateko Udalari pasako dio.

Korrika Txikia, berriz, arratsaldean egingo da. 14:30ean, izango da, Txantxiku ikastola, Elkar Hezi eta Urgain-Errekalde eskolako ikasleen parte-hartzearekin. Ibilbidea hauxe izango da: Foruen plaza, Kale Barria, Etxaluze, Santa Marina Plaza, Bakardadeko Ama Kalea, Maiatzaren 1 plaza eta Foruen plaza. Ondoren, 17:00ak inguruan, txokolate jana eta txorimaloak egongo dira erdidunean, trikitilariez lagunduta.

Txartelak salgai

Bestalde, zapatuan Korrikaren aldeko bazkaria egingo dute Antixena gaztetxean. Ehun lagunendako prestatuko dute, eta txartelak salgai daude Ona eta Arrano tabernetan eta gaztetxean. Prezioa: zortzi euro ikasle eta langabetuendako eta 10 besteek.

Oñatiko kilometroak eta lekuko aldaketak

  • 939 - Gazteak; gaztetxea
  • 940 - Oñatz dantza taldea
  • 941 - Andraitz; Jose de Azpiazu musika eskola; Txistulari taldea
  • 942 - Txantxiku ikastolako langileak; Enpresagintza
  • 943 - Udala; Joxely kuadrila
  • 944 - Lagun Lekuko erretiratuak; Makalena eta Oinarri elkartekoak
  • 945 - Elkar Hezi
  • 946 - Urgain herri eskola
  • 947 - Txantxiku ikastola
  • 948 - Garay lantegiko langileak; Txintxurreta lantegiko langileak
  • 949 - Ulmako langileak; Beteranoak
  • 950 - Fagor Industrialeko langileak
  • 951 - Suhiltzaileak
  • 952 - Ulma taldea

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak