Nagoretxo-ri elkartasuna adierazteko ekintzak antolatu dituzte Gasteizen zein Oñatin. Hemen, adibidez, autobusak ere antolatu dituzte epaiketa egunean Madrilera joateko. Arrano tabernan eman behar du izena joan gura duenak. Datorren eguaztenean, bestalde, kale agerraldia egingo dute, 19:00etan, Foruen plazan.
Urtebete
Tabernari lanetan jardun zuen Oñatin ere Nagoretxo-k hemen bizi zenean eta herriko hainbat tabernarik adierazi diote elkartasuna. Duela urtebete, ikasle mugimenduak egin zuen greba egunean, Ertzaintza sartu zen bere tabernara gazte bat identifikatzera eta tabernan zeuden presoen argazkiak eraman zituen. Gertaera horregatik epaituko dute eguaztenean.