Bertso afaria eta kontzertua izango dira gaztetxean

Leire Kortabarria 2015ko mar. 13a, 08:00
Tania de Sousa.

Oraingo aste bukaerarako, bertso afaria eta kontzertua antolatu dituzte Antixena gaztetxekoek.

Gaur, egubakoitza, bertso afaria izango da. Aitor Bizkarra, Txaber Ormazabal, Aratz Igartzabal eta Urko Arregi oñatiarrek girotuko dute. 21:30ean da hitzordua.

Aurtengo berezitasuna izango da txotx egiteko aukera egongo dela. Txartelak Ona, Arrano eta gaztetxean erosi daitezke, 8 eurotan.

Tania de Sousa bakarlaria

Bestalde, bihar, zapatua, kontzertua izango da Antixenean: Tania de Sousa (Zestoa) eta Blaster M (Gernika). 22:00etan hasiko da emanaldia.

Irailean kaleratu zuen Tania Tank izeneko diskoarekin etorriko da De Sousa, eta ondoan izango ditu honako musikari hauek: Ander del Sol (Kasernarat; bateria), Maitane Alonso (The Dispositives; baxua) eta Fermin Bouza (Correos; gitarra, koruak eta sintetizatzaileak). Musikalki, pop-rock giroetara bideratzen da musika egitasmo berri hori. Maitasuna eta norberaren barrurako begirada dira abestietako gai nagusiak. Beraiekin batera, Blaster M gernikarrak arituko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak