Ikusle eta erosle asko batu da goizeko zuhaitz azokan

Miren Arregi Amasorrain 2015ko mar. 7a, 14:00

Ingurumen hamabostaldiaren barruan astebururako antolatu dituzten bi ekintzetako bat egin dute dagoeneko eta hori arrakastatsua izan da, gainera. Oñatiko plaza askotariko zuhaitz, fruta-arbola, landare, lora eta abarrez bete dute gaur goizean hainbat mintegitako salmenta postuek eta herritarren harrera oso ona izan da.

Batzuk begira eta beste batzuk erosten, giro polita sortu da gaur goizean Oñatiko plazan Natur Eskolak antolatutako zuhaitz azokan. Okaranak, olibondoak, sagarrondoak, laranjondoak, limoiondoak, ziklamenak, geranioak... Askotariko lora, zuhaitz eta landarak erosteko aukera izan da bertan.

Bihar, zuhaitz landaketa

Bestetik, Ingurumen hamabostaldiaren barruan hori ere, zuhaitz landaketa egingo dute bihar San Martin auzoan. Goizeko hamarretan elkartuko dira horretarako, Foruen plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak