Martxoko zapatuetan auzorik auzo ibiliko da Txaloka ludoteka ibiltaria. Bihar, martxoak 7, esaterako, Olakua auzoko dorrean egongo dira ludotekako begiraleak. Sukaldaritza tailerra egingo dute 11:00etatik 13:30era.
Datozen zapatuetan non egon eta zer egingo duten ere pentsatuta dute dagoeneko. Hala, hilaren 14an, jolas erraldoiak egingo dituzte Errementari plazan; 21ean, sormen tailerrak naturako elementuekin gaztetxean eta 28an, jolas kooperatiboak Olaitturrin.
Logotipo lehiaketa
Bestalde, Txaloka ludotekak logotipoa aldatu gura du eta horretarako, lehiaketa antolatu du. Oñatiko Lehen Hezkuntzako haur guztiek har izango dute parte lehiaketa horretan eta irabazlearen logotipoa ludotekaren ekintza guztietan erabiliko dute. Marrazkia A4 paper batean egin beharko dute gaztetxoek eta ludotekan entregatu beharko dute martxoaren 9tik 20ra bitartean. Sari banaketa martxoaren 28an egingo dute eta irabazleak euskarazko produktu sorta bat eskuratuko du.