Juan Carlos Aranburuk, Txandako presidenteak, adierazi duen moduan, denda bakoitzaren erabakia izango da zer produktu ze prezioetan eskaintzera. "Eta produktuak izan daitezke azken denboraldikoak edo aurrekoak", zehaztu du Aranburuk.
Gaur goizez eta arratsaldez izango da Txandaren outlet-a eta bihar, goizez. Batukada ere entzungo da kaleetan zehar.