Ospakizunak eta konpromisoak Martxoak 8 egunari begira

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko mar. 5a, 15:07

Sortzintxika herri lasterketa

Film emanaldia, herri lasterketa, elkarretaratzea eta bazkaria antolatu dituzte, besteak beste, Martxoak 8 ospatzeko. Egun horri lotuta, Miren Elgarresta EAJren alkategaiak adierazi du berdintasunaren aldeko urratsak ematen jarraitzea beharrezkoa dela.

Violette fima botako dute gaur, eguena, zineklubean, 20:00etan. Martxoa 8 egunari begira Oñatiko sare feministak antolatu dituen ekintzetako bat da, asteburuan egongo direnei paso emango diona.

Bihar, egubakoitza, Oñatiko etxeko emakumeei eta emakume entrenatzaileei omenaldia egingo diete, iluntzean. Sortzintxika herri lasterketaren ostean izango da. Aurten ere, patinetan, oinez, korrika edo bizikletan har daiteke parte 18:00etan Foruen plazatik abiatuko den herri lasterketa horretan. Domekan, berriz, elkarretaratzea egingo dute 12:30ean Foruen plazan Esnatu eta Elkartu!! Egunero izan dadila Martxoak 8!! lelopena, eta 14:00etan, emakumeen bazkaria egingo dute Antixena gaztetxean.

Berdintasunaren alde

Martxoak 8 egunari lotutako ekitaldietan parte hartzeko deia egin zuen udalbatzak otsaileko osoko bilkuran eta egun horri lotuta EH Bilduk aurkeztu zuen mozioa aho batez onartu zuen udalbatzak.

Bestalde, Miren Elgarresta EAJko alkategaiak adierazi du beharrezkotzat jotzen dutela emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko urratsak ematen jarraitzea. Hori lortzeko, alkategai jeltzaleak adierazi du EAJk, enpleguari dagokionean, berdintasuna bermatzeko neurriak hartzen dituzten enpresak babestuko dituela. Lana eta familia bateragarri egiteko lan-orduen antolamendurako neurriak ere bultzatuko dituztela ere esan du.

Bestalde, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko jeltzaleek oñatiarrei zuzendutako sentsibilizazio eta prebentziorako ekintzak sustatuko dituztela ere adierazi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak