Dirua agertu da Argentinara bidaltzeko arropen artean

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko mar. 4a, 10:54

Argentinara bidaltzeko arropak batzen dituzten edukiontzian dirua agertu da. Duela hamar bat egun jaso zuten arropa eta bestelako produktuen artean agertu da dirua. Oñatiko familia batek eraman zituen eta herritar horiekin harremanetan jartzea gura du orain Hermansaloña elkarteak, dirua bueltatzeko.

Lote hori eraman zuten herritarrak Hermasaloña elkartera joan eta zer eraman zuten deskribatu beharko dute, eramandakoa egiaztatu eta dirua jasotzeko. Elkartearen ordutegia da:

  • goizetik: 11:30etik 12:20ra (astelehenetik egubakoitzera)
  • arratsaldetan: 18:30etik 19:45era (astelehenetik eguenera)
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak