Oñatiko musikari Ruper Ordorikak ondo ezagutzen du Ray Fernandez. Izan ere, Kuban zuzenekoak eskaini zituzten Bladimir Zamora idazlearekin batera. Kubatarrak Euskal Herrian ematen zuen lehenengo kontzertua Oñatin izan zela aprobetxatuta, Ordorikak ez zuen ikustera joateko aukera galdu nahi izan eta berak aurkeztu zuen Ray Fernandez kontzertua hasi baino lehen.
Behin kontzertua hasi zenean, ikus-entzule batzuk agertokiaren aurreko aldean zeuden mahaien inguruko aulkietan eseri ziren, eta beste batzuk, berriz, zutik gozatu zuten ikuskizunarekin.
Kantu alaiak jo zituzten eta bertaratutakoek asko disfrutatu zuten emanaldiarekin.