Bi aditu etorriko dira zapatuan gaztelekura, 10:30ean, gazteen lokalen inguruko gaiari buruz berba egitera. Batez ere gurasoei zuzendutako tailerra izango da, orain arte egindako bileretan azaldutakoaren arabera, gazteek lokaletan zer egiten ote duten da-eta gurasoen kezka nagusia.
Hala, udalak eskutitz bidez gonbidatu ditu gurasoak tailerrean parte hartzeko. Hiru ordu inguru iraungo ditu tailerra eta plazak mugatuak direnez, komeni da izena ematea aurrez. Horretarako bideak: 943 71 82 57 (11:30-13:00 / 17:00-20:00), edo gazteinformazioaABILDUAoinati.net.