Pako Aristik emango dio hasiera martxoko egitarauari domekan

Maider Arregi 2015ko ots. 26a, 13:23

Antixena gaztetxean bi poema errezitaldi entzuteko aukera izango da. Otsailak 27, egubakoitza, Markel Ormazabal eta Oier Guillan preso ohiek, espetxean bizitako esperientzian oinarrituta, musikatutako poesia emanaldia eskainiko dute, 20:00etan hasita. Martxoak 1, domeka, Pako Aristi­k, Urari ostutako poemak izeneko errezitaldi saioa eskainiko du, 18:00etan hasita.

Martxoko egitaraua

Martxoaren 8aren harira, egun osoko egitaraua prestatu dute. Emakume Langileen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko, elkarretaratzea eta bazkaria egingo dira, besteak beste.

Martxoak 13, aldiz, bertso afaria izango da. Urko Arregi oñatiarra, Aratz Igartzabal, Txaber Ormazabal eta Aitor Bizkarra arituko dira bertsotan. Txotx egiteko aukera ere izango da. Txartelak Ona, Arrano eta gaztetxean salgai dituzue.

Estilo askotariko musika entzungai izango da; besteak beste, Tania de Sousak Tania Tank pop rock diskoa aurkeztuko du martxoaren 14an. Hardcore basatiarendako tokia ere badago Antixenan. DROP!, Bullets of Misery eta Highkick taldeek zuzeneko gogorra eskainiko dute-eta martxoaren 28an.


Film emanaldiei dagokienez, RAF Faccion del Ejercito Rojo, Las uvas de la ira eta Josu Mugurutza HBko kidearen bizitzari buruzkoa den Zohardia filmak izango dira ikusgai. Martxoaren 20an, Susana Arregi nor zen gogorarazten duen dokumentala eskainiko da. Arregi hil zutenetik 25 urte pasa dira eta jasotako gertakariak kontatzen dira bertan.


Korrika ere badator; hala, martxoaren 21ean, 100 lagunendako bazkaria egingo da. Txartelak Ona, Arrano eta gaztetxean salgai. Egun horretan musika ere ez da faltako. OSSO eta Backbone taldeen zuzenekoaz gozatzeko aukera izango da. Eta martxoaren 23an, Korrika Oñatitik pasako da. Hala, gazteok gure kilometroa edukiko dugu eta gaztetxean bertan egongo gara prest. Ondoren txokolatada egongo da Antixenan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak