EAJrendako arlo ekonomikoak dauka lehentasuna: "Jendea oso kezkatuta dago egoera ekonomikoak familietan eragin zuzen-zuzena izan duelako, baita langabeziak ere; eta, guk uste dugu hor egin behar dela indar nagusia". Horren harira, gaineratu zuen: "Uste dugu ekonomiak duela lehentasuna eta azken lau urte hauetan ezker abertzaleak arlo horretan egin duena penagarria izan da".
Enpresekin konpromisoa berreskuratzea beharrezkotzat jo zuen Olanok: "Uste dugu beharrezkoa dela erakunde guztietan gure enpresekin konpromisoa berreskuratzea. Proiektu ekonomikoak du lehentasuna, eta behar ditu planifikazioa, neurriak eta baliabide ekonomiakoak".
Ekonomia sustatzeko politikak Oñatin
Elgarrestak nabarmendu zuen Oñatiko enpresek ere behar dituztela ekonomia sustatzeko politikak, eta batez ere "autonomoak eta merkatariak" nabarmendu zituen. Gainera, ingurumenaren zaintza eta kontzientziazioa leku guztietan ezinbestekoa dela esan zuen Elgarrestak, baina "Oñatin bereziki" dela ezinbestekoa.