Martxoaren 2tik aurrera monitore zerbitzua egongo da Zubikoa kiroldegiko gimnasioan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko ots. 20a, 10:05

Azkeneko tokiko gobernu batzarrean, Udalak Zubikoa kiroldegiko gimnasioan monitore zerbitzua kontratatzeko proposamena onartu zuen. Oñatiko kirol sistemaren azterketa eta diagnostikoa aurkezterakoan jaso zuten iradokizuna. Gaia aztertu ondoren, eta Ogasuna eta Kirol batzordeen irizpenak aldekoak direla kontuan hartuta, zerbitzua Egoitek enpresari esleitu diote, urte baterako. Martxoaren 2an hasiko da lanean monitore berria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak