Oñatin kultura proiektuak eta programak egiteko 60.000 euroko diru laguntza poltsa dago

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko ots. 20a, 09:56

Kultura proiektuak eta programak gauzatzeko diru laguntzak, kultura arloko ekintza bat edo programazio oso bat antolatzen duten talde eta erakundeek eskatu ahal izango dituzte. Kontuan izango da proiektua Oñatin egitea. Eskaerak udal bulegoetan aurkez daitezke martxoaren 13ra arte. Kultura proiektuak eta programak gauzatzeko 60.000 euroko diru poltsa dago, eta irabazi asmorik gabeko taldeen sormen lanak egiteko 10.000 eurokoa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak