Erraldoiak eta txorimaloak Aratusteak agurtzeko

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko ots. 18a, 10:51

Aratuste Martitzen tristea izan ze atzokoa, eguraldiari dagokionez, behintzat. Hala ere, etxeko txikienek mozorroak jantzi eta primeran pasa zuten eurendako antolatutako saioetan. Lehenengo pailazoen emanaldia izan zuten; eta, ondoren, txorimalo eta erraldoien kalejira.

Kiki, Koko eta Moko pailazoen Tururututu pailazo bihurtu ikuskizunak barrez jarri zituen Zubikoara joandakoak. Pailazoen emanaldiaren ondoren, txorimaloen eta erraldoien unea izan zen.

Gainera, Gaztelekuan, gaztetxoendako Dj emanaldia egin zuten. Gaztelekuan mozorrotutako neska-mutiko mordoa elkartu ziren, musika giroan dantza egiteko asmoz.

Txokolatada solidarioa

Udaletxeko arkupetan txokolatada solidarioa egin zuen Misio taldeak. 2 euroren truke txokolatea eta bizkotxoa banatu zuten: lortutako dirua Haitira bideratuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak