Aurtengo gaia Far West izan dute. Hala, HH2tik LH6ra bitarteko gaztetxoak indio, bakero, sherif... mozorrotuta joan dira ikastetxera. Euria egin duenez, eskolako patioan egin dituzte dantzak, zikloka banatuta. Oh Susana abesti ezaguna euskaraz abestu dute, besteak beste.
Ikastetxea dekoratzeko elementuak gaztetxoek eurek egin dituzte: totemak eta teepeeak, adibidez.