Lehen probatik hartu dute abantaila Aitzol Atutxak eta Ugaitz Mugertzak. Kolpeka zatitu beharreko enborrean 18 segunduko abantaila hartu dute. Bigarren probn –erlojuaren kontra egin beharrekoa– ere azkarrago bukatu dute eta abantaila handitu egin dute.
Zutik egin beharreko proban Mikel Larrañaga eta Felix Etxebeste izan dira azkarragoak. Proba bakarra irabazi dute eta segundu batzutan txikitu dute desabantaila. Laugarren froga abiadurazkoa izan da. Bikote bakoitzak bi enbor izan ditu mozteko. Atutxa eta Mugertza izan dira azkarrenak berriro.
Zutik eta etzanda
Bosgarren frogan ere bi enbor izan dituzte: bata zutik, eta etzanda bestea. Han ere Atutxa eta Mugertza izan dira azkarrenak.
Aurreko froga guztietako denborak kontuan hartuta, minutu bateko alderaren heldu dira azken probara. Tamaina ezberdineko zortzi enbor izan dituzte mozteko. Lehen enborretik atzeratuta geratu dira Larrañaga eta Etxeberria, eta finaletik kanpo ere bai.