Sufrituta menderatu du Natra Oñatik Jarrilleros taldea

Mireia Bikuña 2015ko ots. 15a, 15:49

Gorka Judezen taldeak 71-52 irabazi du Portugaletekoaren kontra. Bizkaitarrak sailkapeneko azkenak izan arren, estu hartu dute Natra, batez ere, hirugarren tartearen hasieran.

Azkenaren kontra jokatuta, lehia erraza izango zela pentsatuz irten ziren Natrako jokalariak kantxara. Lehen bi laurdenetan hala izango zela zirudien eta 15 puntuko tartea ere zabaldu zuten markagailuan. Baina, atsedenaren ostean egoera zaildu egin zen. Ideia garbi barik irten ziren oñatiarrak eta hori baliatu zuten bizkaitarrek bost puntura gerturatzeko: 37-32.

Orduan esnatu ziren etxekoak eta hiru minututan, berriro zabaldu zuten  tartea markagailuan, eta, lehia, erabakitzeko bidean utzi zuten. Azken tartean, abantaila handitu besterik ez zuten egin.

"Balorazio txarra"

"Partiduaren balorazioa oso txarra da. Azken sailkatuaren kontra jokatu arren, garaipenak lortu egin behar dira. Askotan jaurtiketa eskasak egin ditugu. Irabazi egin dugu Jarrilleros baino hobeak garelako, baina gaur ez dugu erakutsi", esan zuen bukaeran Gorka Judez entrenatzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak