Elgoibarko krosean izango dira Aloña Mendiko atletak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko ots. 13a, 11:00

Sergio Gartzia eta Yerai Varela Azpeitiko krosean. Argazkia: aloinargixao.com

Aloña Mendiko atletak Elgoibarko krosean izango dira domekan. Taldearen helburua distantzia luzeko krosean (11 kilometro) Espainiako txapelketa jokatzeko gutxieneko denbora egitea izango da.

Yerai Varelak azaldu du asmoa taldeka "krosa irabaztea" izango dela. Aloña Mendik dagoeneko lortu du distantzia motzeko (4 kilometro) gutxieneko denbora Espainiako txapelketa jokatzeko –Azpeitian lortu zuen. Espainiako txapelketak Caceresen izango dira, martxoaren 1ean.

Bestalde, pista estaliko Euskadiko txapelketan, Sara Gomezek bere marka pertsonala egin zuen: 1.500 metro 4:58:66. Martxoaren 7an Valentzian jokatuko den Espainiako txapelketarako sailkatu da Gomez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak