Gaur, ikastetxeetan ospatuko dituzte Aratusteak. Txantxiku Ikastolan kalejira egingo dute 15:00etatik 16:30era. Urgain-Errekalden Tolosako inauteriak jaialdia egingo dute 15:00etan eskolako jolaslekuan. Eguraldi txarrarekin bi ekitaldiak kiroldegian egingo dituzte.
Elkar Hezin martitzenean ospatuko dituzte Aratusteak. Far West izango da gaia, eta ikasleek eskulanak egin dituzte ikastetxea apaintzeko. 10:30ean irtengo dira kalera, eta Santa Marinan, Foruen Enparantzan eta Errementari plazan dantza egingo dute.
'Erdibana' antzezlana
Gaur, 22:30ean, Txalo antzerki taldeak Erdibana antzezlana eskainiko du Santa Ana aretoan. Sarrerak 10 euroren truke daude salgai bibe.me atarian. Antzezlanak enbolia eta gripearekin dagoen ama baten eta haren bi semeen istorioak kontatzen ditu.
230 lagun kalea girotzen
Bihar, zapatua, dantzan ibiliko dira herritar mordoa. 11:30ean izango dute irteera Olakua auzoan; arratsaldean, 17:30ean hasiko dute kalejira; eta, 20:00etan, plazan egingo dute amaiera ekitaldia. Dantzariak, musikariak eta pertsonaiak kontuan hartuta, 230 lagun ibiliko dira kalejiran. Domekan, Oñatz dantza taldeak Luzaideko dantzen kalejira egingo du, 18:30ean hasita.
Domekan, musika soinuak ere entzungo dira: Pako tabernan, 19:30ean, Joxerramones taldea.
Aratuste Martitzena
Martitzenean, 17:00etan, Tururututu pailazo bihurtu ikuskizuna Zubikoa Kiroldegian. 18:00etan, aldiz, txokolatada solidarioa egingo dute plazan misio taldeak antolatuta. 18:30ean, txikienen gozamenerako, txorimaloak egongo dira, eta jarraian disko festa plazan.