Aparteko ondoriorik izan ez duen sute txikia izan da Oñatiko etxebizitza batean

Mirari Altube Arrese 2015eko otsailaren 12a

Oñatiko Bidebarrieta kalean suhiltzaileak eta anbulantzia.

Sute txikia sortu da Oñatiko Bidebarrieta kaleko etxebizitza batean. 17:20 inguruan izan da, antza lehorgailu batek su hartu duenean. Ke handia sorrarazi du horrek, eta suhiltzaileak eta anbulantzia joan dira bertara, baina Ertzaintzatik jakinarazi dutenez ez da izan zauriturik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak