Oñatiko hiru eskaintza, Aldundiko gomendioetan

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko ots. 12a, 13:04

Txokolateixan dauden produktuetako batzuk

Txokolateixia, Aizkorri-Aratz eta Arrikrutz daude 'Jolastera? Museora!!!' egitasmoan.

Kultura Saretzen proiektuaren barruan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako museoek sustatutako ekimen berria bat da Jolastera? Museora!!!. Museoen kultura balioan jartzea da plangintza horren helburua, sarean egindako lana indartzeko eta ondarearen ezagutza sustatzeko.

Lehen edizio honetan 25 herritako 44 museok hartu dute parte; 47 ekintza antolatu dituzte datozen sei asteetan burutuko direnak, otsailaren 13tik martxoaren 22ra. Aukeren artean daude Oñatiko hiru eskaintza: Txokolateixia, Aikorri-Aratz parke naturalaren interpretazio zentroa eta Arantzazu eta Gomiztegi arteko ibilbide irisgarria, eta Arrikrutz kobak eta Pottokaleku.

Familiei zuzenduta dago ekimen hau eta museo bakoitzak ekintza ezberdinak antolatu ditu familian egiteko. Aukera bakoitzak egun eta ordu jakinak ditu eta erreserbak egin behar dira. Informazio gehiago, hemen.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak