Txorimaloak eta erraldoiak berritu egin dituzte

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko ots. 11a, 12:02

Eskuan edo buruan kolpeak zituzten erraldoiak ez ezik, erabileraren ondorioz kaltetuta zeuden txorimaloen karetak ere berritu egin dituzte. Margotu ere egin dituzte. Aratusteetako martitzenean aterako dituzte kalera.

Zituzten kolpeak konpondu eta berriro margotu dituzte erraldoi eta txorimaloak. Apurtuta edo falta zituzten elementuak ere jarri zaizkie. Arropak zein egoeratan zeuden ere hartu dute kontutan eta zulatuta zeudenak josi egin dituzte. Irungo Garate anaien tailerrean berritu dituzte eta Aratusteetako martitzenean aterako dituzte kalera.

1992an egin zen konpartsako elementuen lehen berritze lan orokorra. Urte horretan erraldoi taldea osatu zen, baserritarrak irudikatzen dituzten bi erraldoiak ekarriz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak