Gazte lokalei buruzko azterketa lantzen jarraitzen du udalak eta prozesuaren bigarren faseari ekingo diote hilabete honetan. Hala, lokaletako gazteak, jabeak, bizilagunak eta gurasoak parte hartuko duten hiru bilera bateratu egingo dira otsailaren 11n eta 25ean eta martxoaren 11n, hain zuzen ere.
Saio bateratu bakoitzean gai konkretu bat izango dute hizpide. Eguaztenekoan, esaterako, gazte lokalen inguruko elkarbizitzaz jardungo dute, harremanei eta beharrei buruz. Gaztelekuan izango da saioa, 18:30ean.
Saio hauen emaitza gazte lokalekiko politikaren abiapuntua izango da udalarendako.