Adierazpen libreko gune gehiago jarri dituzte

Oihana Elorza Gorostiza 2015eko otsailaren 10a

Errekalde auzoan jarri dute panela

Errekalden, Patrue Kalen eta Kale Barrian adierazpen libreko panel bana jarri dituzte. Hala, aurretik jarrita zeudenak kontuan hartuta, horrelako hamabost gune daude herrian kartelak jartzeko. Udalak ere gune horiek erabiltzeko deia egin du, kartelak horretarako propio jarri diren guneetan jartzeko eta ez edozein lekutan. Errekalden jarri dutena auzo horretan jarri duten lehena da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak