Hauxe da Aratusteetako egitaraua:
Otsailak 12, Eguen Gizen eguna
- Pake Lekun: 17:30ean bingo berezia eta 18:30etik 19:15era, ogitartekoen banaketa, dantzaldia eta abestiak
- Lagun Lekun: pellak eta torradak dastatzeko aukera, 18:00etan
Otsailak 13, Egubakoitz Mehe
- Aratusteak ikastetxeetan. Txantxiku ikastolak kalejira egingo du herrian zehar 15:00etatik 16:30era (eguraldi txarrarekin, kiroldegian). Urgain-Errekalden, Tolosako inauteriak jaialdia, 15:00etan eskolako jolaslekuan (eguraldi txarra egiten badu, kiroldegian)
- Antzerkia. Txalo taldearen eskutik, Erdibana antzezlana Joxe Ramon Soroiz eta Iker Galartza aktoreekin. 22:30ean Santa Anan. Sarrerak, 10 euro.
Otsailak 14, Zapatu Erregular
- Oñatiko Aratusteak 2015. 230 lagun inguru kalez kale dantzan eta kalejiran. 11:30ean aterako dira Olakuatik. Arratsaldean, 17:30ean Zubikoatik. 20:00etan jaialdi amaierako ekitaldia Foruen plazan.
Otsailak 15, Aratusteetako Domeka
- Luzaideko inauteriak kalejira. Oñatz dantza taldearen eskutik. Kalejiran, Aita Madina taldeko txistulariak eta Jose de Azpiazu musika eskolako akordeoi ikasleek parte hartuko dute. Kalez kale, 18:30ean
- Pako tabernan, mozorro festa eta Joxerramones taldearen kontzertua. Ramones taldearen abestiz betetako bertsio kontzertua izango da Oñatiko lau musikarin esktutik. 19:30ean.
Otsailak 17, Martintzen Karnabal
- Aratusteak ikastetxeetan. Elkar Hezikoek kalejira egingo dute herrian zehar eta Foruen plazan bukatuko dute
- Pailazoak. Kiki, Koko eta Moko pailazoen eskutik, Tururututu pailazo bihurtu berbena eta animazio ikuskizuna. Zubikoan, 17:00etan. Doan.
- Txokolate solidarioa Oñatiko parrokiako misio taldeak antolatuta. Foruen plazan, 18:00etan
- Txorimaloak, Foruen plazan eta inguruko kaleetan, 18:30ean
- Diskofesta. Foruen plazan, iluntzean
- Pake Lekutik irteera egingo dute Tolosara