Eskolarako bide seguruen plana garatzen dabiltza Udala eta hezkuntza komunitatea

Jon Berezibar 2015ko ots. 9a, 16:00

Bide-segurtasuna hobetuta eta ikasleen autonomia indartuz, eskoletarako joan-etorriak oinez, patinez ala bizikletaz egitea sustatu gura dute Oñatin. Eskolako bidea izeneko partaidetza proiektua abiatu dute horretarako Udaleko Hezkuntza sailak eta ikastetxeek. Datorren ikasturtean ezarriko litzateke plangintza berria.

Datuak eskuan, Oñatiko neska-mutikoen %45 oinez doa eskolara, %31 autoz eta %10a autobusez. Patinetez (%11) eta bizikletaz (%1) doanik ere badago. Hori jakiteko galdeketa egin dute herriko ikastetxeetan eta "mugikortasun aktiboa" delakoaren proportzioa handia bada ere, autoz egiten diren joan-etorriak "asko" direla iritzita, mugikortasun jasangarrian sakondu gura dute Eskolako bidea egitasmoarekin.

Ekaina bitartean garatuko dute proiektua eta hasi, bide-segurtasun azterketa tekniko batekin hasiko dira. Oñatiko Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztiek hartuko dute parte eta diagnosi komunitarioa gura dute osatu guraso, irakasle eta ikasleen ikuspuntua ere aintzat hartuta. Proposamenak gauzatu bezain laster ikastetxe bakoitzak berean zein esperientzia pilotu ezarriko duen erabakiko du. Azkenik, 2015-16 ikasturterako egin daitezkeen ekintzak zehaztuko dira hezkuntza komunitate osoa batuko duen proiektu hezitzailean.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak