Hassana Aalia-ri elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea

Irati Goitia 2015ko ots. 6a, 15:11

Gazte sahararraren egoera salatzeko eta asilo politikoa eskatzeko egin zuten elkarretaratzea atzo iluntzean, Oñatiko Foruen plazan, Ernaik deituta. Sortuk ere bat egin zuen deialdiarekin.

Espainiar estatuak asilo politikoa ukatu dio Hassana Aalia ekintzaile sahararrari. Erabaki horren berri ematearekin batera, hamabost eguneko epea eman zioten espainiar estatuaren lurraldea uzteko.

Aaliak 2010ean Gdeim Izik kanpamentuko protestetan hartu zuen parte. Gertaera horrengatik epaitu egin zuten eta Rabateko Auzitegi Militarrak biziarteko kartzela-zigorra ezarri zion Aaliari, errebeldia leporatuta.

Bada, Aaliaren egoera salatzeko, elkarretaratzea egin zuten atzo Oñatin. "Hassana Aaliarekiko elkartasun agerraldia da, baita Saharar herriarekiko elkartasun adierazpena. Elkarretaratze honekin asilo politikoa eskatu nahi dugu berarentzat, estatu espainiarrak ukatu dion asiloa. Eskubide guztia du eskatzeko. Guk pentsatzen dugu modu ilegalean ukatu diotela. Izan ere, tartean daude estatu espainiarraren eta Marokoren arteko interes ekonomikoak, eta Espainiari ez zaiola komeni arazoak izatea Marokorekin", adierazi du Ekiñe Zurutuzak, udan Saharatik kanporatu zuten brigadista oñatiarrak.

Aaliarekin izan zen Goiena joan den astean, hemen orduan eginiko albistea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak