Bertan behera geratu da Zea Mays-en gaurko Oñatiko kontzertua

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2015ko ots. 6a, 11:12

Eguraldi kontuak direla-eta, gaur, egubakoitza ez da Zea Mays taldearen emanaldirik izango Oñatin. "Aurrerago egingo dugu, oraindik data zehatzik iragarri ezin dugun arren. Gaurko sarrerak aurrez erosi dutenei, bihartik aurrera aurrez erositako toki berean itzuliko zaie dirua" kontatu du Jon Lopezek, Oñatiko Gazte teknikariak.

"Era lanaren ondoren, zerbait berezia egin gura genuen, jendeak horrela eskatzen zigulako. Negua joan da ta kantuaren arrakastaren ostean, ezin ginen atzean geratu, eta horregatik jo genuen Dave M. Allenengana, The Cure taldearen ekoizlearengana. Asmatu egin genuelakoan gaude, buruan geneukan diskoa egitea lortu genuen-eta. Gelditu gabe ibili gara han eta hemen kontzertuak egiten, eta, urtebeteren ondoren ere, horrela jarraitzen dugu. Irratietan, oraindik ere, presentzia handia dute lan horretako kantuek. Gozada hutsa da!", dio Renteriak.

Ibilaldiaren kantua, eurena

Laster beteko duten 20. urteurrena ilusioz prestatzen ari direla diote; eta taldea osasuntsu dagoen arren, disko berrirako data zehatzik ez dutela gaineratu dute, bidean aurkitutako proiektu txikiagoei ere erantzun guran: "Kontzertu gutxiago egingo ditugu aurrerantzean. Lokalean sartuko gara gauza berriak sortzeko. Hilabete honetan aurkeztuko dugun aurtengo Bilboko Ibilaldiaren kantuarekin ari gara orain".

Gaztelekuak ere 20 urte

Gaurko emanaldiarekin ziren abiatzekoak Oñatiko gaztelekuaren 20. urteurreneko ospakizunak. "Askotariko ekintzak antolatuko ditugu. Otsailaren 28an, esaterako, Kubako Ray Fernandez trobadorea eta haren taldekideak izango ditugu. Kubatarrek hainbat bolo egingo dituzte Euskal Herrian eta gurean izango da estreinakoa", azaldu du Jon Lopezek, Oñatiko Gazte teknikariak.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak