Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Udal lantaldea osatzeko prozesu irekia abiatu du EH Bilduk

Txomin Madina Milikua 2015eko otsailaren 5a

Martxan da  koalizioak Oñatirako duen proiektua udalean zein lantaldek gidatuko duen erabakitzeko prozesua. Azaldu dutenez, herritar guztiei eman gura diete udal lantalderako izenak proposatzeko aukera. Gaineratu dute proposamen guztiak hartuko dituztela aintzat, eta gero, hauteskundeetarako lantaldekoak egongo direla proposatuak izan direnekin, proiektuarekin bat egiten duten eta prest dauden galdetzeko. Behin hautagaitza osatuta, hurrengo hauteskunde tailerrean eztabaidatu eta bozkatuko dute. Hainbat bide jarri dituzte proposamenak jasotzeko, tartean, euren webgunea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak