2015/02/10 21:30

Musika

Putan Club eta Joseba Irazoki

Putan Club eta Joseba Irazoki
Antixena gaztetxea, Oñati

François R. Cambuzat-ek (Kim Squad, Gran Teatro Amaro, L'Enfance Rouge, Lydia Lunch's Putan Club, Trans-Aeolian Transmission) eta Gianna Greco-k (Kama, Lydia Lunch's Putan Club, Trans-Aeolian Transmission) osatzen dute taldea. Italia osoan zehar kontzertu mordoa eskaini ostean,eta Espainiar estatua, Portugal, Turkia, Txina, Tadjikistan zapaldu aurretik, badatoz gurera ere, Antixena Gaztetxean ikusteko aukera izango dugu PUTAN CLUB, aski ezaguna den Joseba Irazokirekin batera. Joseba bakarkako formatuan etorriko da, bonbo,gitarra eta bere katxarreria guztiarekin…Duela hilabete pare bat diska kaleratu bazuen ere, oraingo hontan ez da bere lagunekin taularatuko, hori bai, gaztetxera gerturatzen denak izango du diska berria erosteko aukera behintzat.  Bestalde, PutanClub-ekoek gitarra eta baxu elektrikoa, ordenagailuko programazioarekin uztartzen dute taulagainean, saio zoro bezain indartsuak eginez. Beraien musikak argi erakusten du ez dabiltzala txantxetan, egungo egoera soziala kritikatuz,  esperientziaz jositako bi musikari hauek, dena ematen dute taulagainean.   Bi taldeen kantuak entzungai daude beraien web guneetan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak