Garagarza, Pinedo, Pescador eta Egea kirolariak datoz Santa Anara

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko urt. 30a, 11:18

Elkar Hezi ikastetxeak gonbidatuta datoz eta mahai ingurua egingo dute 19:00etan, Santa Anan, Euskara eta Kirola gaia hartuta. Herriko kirolariendako sariak ere izango dira.

Eli Pinedo (Bera-Berako jokalaria), Fran Garagarza (Eibar taldeko kirol zuzendaria), Ane Pescador (Pasai Donibaneko arraunlaria) eta Aritz Egea (mendi lasterkaria) kirolariak datoz gaur iluntzean Oñatira, euskara eta kirolari buruz berba egitera.

Duela bi urte Elkar Hezin sortu zuten Euskeria Ixuketan ekimenaren barruan sartzen da ekitaldi hau. Orduan euskara eta kultura izan zuten hizpide, eta gaur, egubakoitza, euskara eta kirola izango dute.

Mahai-inguruaz gain, sari banaketa ere antolatu dute Elkar Heziko ikasleek. Hala, saria jasoko dutenak izango dira: Felipe Uriarte mendizalea, Aratz Losada kazetaria, Josune Odriozola igerilaria eta Aloña Mendi Kirol Elkartea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak