Horretarako, alorrez alor lanean aritu diren taldeek euren proposamenak aurkeztuko dituzte eta ekarpenak egiteko taldeka bilduko gara. Behin ekarpenak jasota eta lehen zirriborroa izanda, otsaila eta martxoa bitartean eragile ezberdinekin batuko dira euren herri proiektu proposamena partekatu, iritzia jaso eta lehentasunak finkatzeko.
Iazko irailetik lanean
2014ko irailean ekin zioten hauteskunde lan taldea martxan jarri eta programa egiteko lanketari. Tarte horretan, 2011-2015 agintaldiko irakurketa eta ebaluazioa egin zituzten lehenbizi eta, ondoren, lehenengo hauteskunde tailerrean ebaluazioa partekatzeaz gain, 2015-2019 agintaldirako ideia eta asmoak marrazten hasi ziren. Ordutik eta gaurdaino hamarnaka izan dira taldez talde ideia eta ekarpenak egiten aritu diren oñatiarrak.