Pintadak eta kartelak kentzeko eskatu du EAJk

Herriko kaleetako pintadak garbitzeko eta kartelak kentzeko eskatu dio EAJk Udal Gobernuari. Jeltzaleek adierazi dute, adierazpen askatasunaren alde daudela, baina horretarako bideratutako eremuak erabil daitezen eskatu dute, kartelak kentzeak eta pintadak garbitzeak gastu handia eragiten diolako udalari. Udal Gobernuak adierazi du kale garbiketa zerbitzuarekin zehaztuta dagoela 15 egunetik behin adierazpen guneak garbitu edo libratzeko protokoloa, eta protokolo horren inguruan udaletxean ez dela kexarik jaso.

Herriko kaleetako pintadak garbitzeko eta kartelak kentzeko eskatu dio EAJk Udal Gobernuari. Jeltzaleek adierazi dute, adierazpen askatasunaren alde daudela, baina horretarako bideratutako eremuak erabil daitezen eskatu dute, kartelak kentzeak eta pintadak garbitzeak gastu handia eragiten diolako udalari. Bestetik, EAJk adierazi du Udal Gobernuak kartelak eta pankartak jartzeko adierazpen taulen "jarraipen zehatzagoa egin" eta "horiek hobeto kudeatu beharko lituzkeela".

Honen harira, Udal Gobernuak adierazi du kale garbiketa zerbitzuarekin zehaztuta dagoela 15 egunetik behin adierazpen guneak garbitu edo libratzeko protokoloa, eta protokolo horren inguruan udaletxean ez dela kexarik jaso. Datorren astean beste hiru tablero jarriko direla ere esan du, Errekalden, Kale Barrian eta Foruen plazan. Hala, 15 egongo dira guztira. EAJren prentsa oharra hauteskunde giroan kokatzen du, "Udal Gobernuaren kudeaketa irudia desitxuratzeko saiakera" moduan.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.