Kopuru eta maila handia aurtengo bertso paper lehiaketan

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko urt. 22a, 10:24
Joan den urteko bertso paper lehiaketako sari banaketako argazkia

Sari banaketa bihar, egubakoitza, iluntzean da gaztelekuan, eta Amets Arzallus txapelduna etorriko da. 168 lan jaso dituzte aurten.

Joan den urtean baino lan kopuru handiagoa aurkeztu da aurtengo bertso paper lehiaketara eta antolatzaileak, Oñatiko bertso eskola eta gaztelekua oso pozik daude. Are gehiago aurkeztutako lanen maila onagatik. "Parte hartu duten guztiak zoriondu gura ditugu. Neska mutikoak egin duten ahalegina azpimarratzekoa izan da eta horrela agertu dute aurkeztutako lan guztietan", adierazi dute antolatzaileek.
Guztira 168 lan jaso dituzte (95 Lehen Hezkuntzan eta 73 DBHn) eta hiru ikastetxeetako gaztetxoak hartu dute parte. Epaimahaia, berriz, sei kidek osatu dute.

Sari banaketa bihar, egubakoitza, izango da, 18:00etan, gaztelekuan eta Amets Arzallus txapelduna izango da sariak banatzen. Zortzi saridun izendatu ditu epaimahaiak, bost LH sailean, eta hiru DBH eta Batxilergoko ikasleen artean. Denek ikasmaterialetan gastatzeko diru txartelak eta bertsolaritzarekin lotutako saria jasoko dute.

Sarituak dira:

LH sailean:

  1. - Unai Prieto – Urgain Eskola, 6.maila
  2. - Jon Maiztegi – Txantxiku Ikastola, 6. maila
  3. - Ousmane Bah – Txantxiku Ikastola, 5.maila
  4. - Ane Kortabarria – Txantxiku Ikastola, 6. maila
  5. - Maddi Altolagirre eta Paula Polo – Elkar Hezi, 6.maila


DBH – Batxilego sailean:

  1. Malen Osa - Txantxiku Ikastola, DBH 1
  2. Haritz Olaeta – Elkar Hezi, DBH 2
  3. Urko Arregi – Zuazola Larraña Institutua, DBH 4

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak