Duatloi eta triatloi lasterketetan zein baino zein gehiago ibiliko dira atzo Zubikoako igerilekuan batu ziren kirolzale guztiak, baina atzokoa gehiago zen elkarrekin arratsalde pasa polita igarotzeko hitzordua. Eta horretarako, 100x100 errelebotako igeriketa proba aitzakia baino ez zen izan. Oñatikoak, Antxintxikakoak, Trikukoak, Donostialdekoak... Euskal Herriko hainbat taldetako lagunak batu ziren uretan izerdi apur bat egiteko asmoz –modalitate gogorra da errelebotakoa, saio bakoitza topera egiten delako–, eta ondoren meriendatzera joan ziren denak. Otsail hasieran hasiko dute duatloi denboraldia, ordura arte, halakoekin konformatu behar.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.