Altxorra bilatzeko ahaleginean, frontoia txiki geratu da

Xabier Urtzelai 2015ko urt. 18a, 10:03

Oñatiko Ganbara Txikiren Altxorraren uhartea lana ikusteko birritan bete zen zapatuan Oñatiko Zubikoako frontoia. Eta bete bakarrik ez, ikusle guztiak pirata bilakatu ziren, sarreran emandako bururako zapiekin. Giroan sartuta, ikusleek ordu eta erdi pasatxoko ikuskizunaz gozatu ahal izan zuten –atsedenaldiaz– eta saio bikoitza izan zenez, lanak ondo eginda agurtu zuten arratsaldea Aitor Biainek eta haren lantalde osoak (koadrila galanta ibili zen lanean). Egubakoitzean berandura arte egon ziren azken entseguak egiten, eta horrek fruituak eman zituen atzo, jendea pozik irten zelako frontoitik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak