Sei triatloi taldek parte hartuko dute Oñatin egingo den errelebokako igeriketa erronkan

Mireia Bikuña 2015ko urt. 16a, 10:52

Oñatiko Triatloi Taldeak Urolako Triatloi Taldeari lekukotza hartu, eta lehen aldiz taldekako 100x100 proba egingo du zapatuan, 15:30ean, Oñatiko kiroldegiko igerilekuan. Erreleboka egiteko erronka izango da:  igerilari bakoitzak 100 metro jarraian igeri beharko ditu, eta taldekideen artean 100 errepikapen egin beharko dituzte

Erronka nagusia lekua izango da. Zubikoako igerilekuak dituen bost kaleetatik hiru erabiliko dituzte probarako eta bakoitzean bina talde lehiatuko da. Hau da, talde bakoitzak kale erdia izango du erreleboak egiteko. 

Oñatiko Triatloi Taldeko, Urolako triatloi taldeko, Antxintxikako, Trikuko, Tolosaldeko triatloi taldeko eta Azkoitiko triatloi taldeko kideek parte hartuko dute erronkan: hamar bat kide talde bakoitzeko. 100 erreleboak azkarren egiten dituen taldeak irabaziko du proba.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak