Odol emaile egiteko deia egin du odol elkarteak

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko urt. 16a, 09:53

Urteko lehen odol ateratzea gaur, egubakoitza, izango da, 17:00etan, Txantxiku ikastolan.

Oñatiko odol emaileen elkarteak prest du 2015ean egingo dituen odol ateratzeen egutegia. Hamar ateratze egingo dituzte; hilean bat, udako bi hilabeteetan izan ezik. Gaur, egubakoitza, izango da urteko lehen ateratzea.

Jaitsiera

Odol emaileen elkarteko kide den Pili Irazbalek azaldu duen moduan, "Iazko gorabeherei dagokionez, ez dago aldaketa handirik baina, hilabetez hilabete begiratuz gero, kopuruak zertxobait jaitsi egin direla ikusten da". Hori dela eta, 2015ari begira, herritarrei bi mezu luzatu nahi diete elkartekoek: "Dagoeneko emaileak direnei, ez daitezela hitzorduez ahaztu eta etor daitezela. Bestalde, inoiz eman ez dutenei, berriz, lehenbailehen odol emaile egin daitezela, besteak beste, jubilatzen ari direnak, ordezkatzeko".

Betiko tokian

Tokiari dagokionez, aurtengo ateratzeak ere Txantxiku ikastolako beheko pisuko aretoan egingo dituzte, betiko moduan, 17:00etatik 19:30era bitartean. Donostiatik mediku eta erizainez osatutako talde bat etorriko da ateratzeak egitera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak