Herriko kirol plana bi fasetan egiteko asmoa du Udalak: egungo diagnosia egitea sartzen da lehen fasean eta plangintza bera, bigarrenean.
Lehen fasea bukatzeko, diagnosiaren aurkezpena egingo dute eguenean. Kontrasterako bilera ere izango da, beraz, kirol eragile aktibo guztiak daude deituta, bereziki, aurkezpenera, taldeak zein norbanakoak.
Bilera bihar, hilak 15, izango da, 19:00etan udaletxeko osoko bilkuren aretoan.