Errege bezperako bertso saiorako sarrera salmenta 19:00etan zabalduko da

Jon Berezibar 2014ko abe. 30a, 08:42

Urtarrilaren 5ean bertso saioa egingo dute Zubikoako pilotalekuan Aitor Mendiluzek, Andoni Goitiak, Amets Arzallusek, Sebastian Lizasok, Maddalen Arzallusek eta Andoni Egañak. Gai-jartzaile, Oñatiko bertso eskolakoek jardungo dute. Sarrerak 19:00etan salduko dituzte, 9 eurotan nagusientzat eta 7 eurotan gazteentzat.

Bertso saioa dela-eta, Urko Egañak idatzi eta Oñatiko Bertso Eskolak kaleratu berri duen Oñatiko hitzen altxorra liburua ere salgai egongo da kiroldegian 16 eurotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak