Erakusleiho birtual onenaren saria bestalde, Luar arropa dendak eraman du. Aurten, Interneten eta sare sozialetan egiten den promozioa ere saritu dute eta Luarrek eroan du saria. 500 txantxi jaso du Luar dendak sari berezi gisa.
Aurtengoa zazpigarren edizioa izan da eta abenduaren 20an banatu zituzten sariak udaletxean.
Lehiaketako bigarren saria Antxon harategiak (1.000 txantxi) jaso du. Hirugarrena, Txokolateixiak (500). Laugarrena, Urrutia Gizonak jantzi dendak (300). Bosgarrena, azkenik, Urtxin lora dendak (200).
Aurten 37 dendak parte hartu dute parte erakusleiho lehiaketan eta, orotara, 7 sari banatu dira: 4.500 txantxi. Aurten lehen aldiz, herriko monetan eman dira sariak.
Antxon harategia; Txokolateixa; Urrutia Gizaonak jantzi denda; Urtxin lora denda eta Luar arropa denda.