Olentzero eta Maridomingi iritsi dira Oñatira

Arantzazu Ezkibel Galdos 2014ko abenduaren 25a

Olentzero eta Maridomingi iritsi dira Oñatira ere. Otadui Zuhaiztian egin diete harrera etxeko txikiek ikazkin ezagunari eta haren laguntzaile Maridomingiri. Horretarako, Jose de Azpiazu Musika Eskolakoen eta Haitzondo koadrilaren laguntza izan dute. Herriko kaleetan ibili ondoren, plazan egon dira txikien eskutitzak jasotzen. Behin lan hori eginda, euren zereginetara bueltatu dira Olentzero eta Maridomingi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak