Realeko jokalari Andoni Ugarte eta eskubaloiko gazte neskak, urteko onenak

Mireia Bikuña 2014ko abe. 20a, 15:30

Urtea bukatu aurretik, 2014ko kirolari onenak saritu dituzte Oñatin.  Andoni Ugarte, eskubaloiko gazte mailako neskak, Pablo Gartzia, Pedro Irurtzun, Abixaran taldea eta Isma Egaña saritu dituzte. Lehen hirurak urtean zehar lortutako emaitzak aintzat hartuta, eta azken hirurak, urtetan, kirolaren alde egindako ekarpenarengatik. Herritarren saria Jokin Garairendako izan zen, botoen %38,40rekin.

Taldeka eta banaka 

Kirol adituez osatutako epaimahai batek erabaki zuen urteko kirolari onena Realean jokatzen diharduen Andoni Ugarte izan zela. Irailetik Sanseko jokalari da eta dagoeneko entrenatu du lehen taldearekin. Gazte mailan liga txapelketa irabazi eta Txapeldunen ligan final zortzirenetara heldu zen.

Eskubaloiko gazte mailako neskek urte borobila egin dute: liga bigarren lekuan, eta Euskal Ligarako igoera.

Arrasateko Ford Mugarrirekin egindako lana aitortu zioten Pablo Gartzia entrenatzaileari, Lehen Mailan egiten diharduten lana "ikaragarria" delako.

Kirolaren aldeko lana aitortuz 

Pedro Irurtzunek  ziklismoaren alde egindakoagatik jaso zuen saria. Isma Egañak futbolari eta futbol taldeei emandakoagatik; eta Abixaran taldekoek, emakumeak kirola egitera bultzatzeko egindako lanarengatik.

Zorionak guztiei!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak