Oñatiko Udaltzain bat zigortu du Gipuzkoako Entzutegiak isunen dirua bereganatzeagatik

Miren Arregi Amasorrain 2014ko abe. 19a, 10:31

Astean ebatzi du Gipuzkoako Entzutegiak isunen dirua bereganatu eta ondorioz ondasun publikoa bidegabe erabiltzearen delituaz akusatuta zegoen udaltzainari urte bete eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorra ezartzea. Ez hori bakarrik, 637 euroko isuna ere ipini baitio Entzutegiak eta urte betez kendu dio profesionalki jarduteko aukera.  Bi urteko kartzela zigorra baino txikiagoa izanik, ez du kartzelara joan beharrik izango. Sententzia behin betikoa da eta beraz, ezingo da errekurtsorik aurkeztu. 

Auzipetuak adostasuna agertu du probintziako fiskalak eta Oñatiko Udalak eskatutako zigorrarekin, izan ere, azken horren arabera, "epaitegietara jota, auziperatuarekin akordio batera iritsi" dira.

Izan ere, fiskalaren testuaren arabera, zigortutako udaltzainaren jarduna zen isunak tramitatzea; hain zuzen ere, prozedura guztia, hasieratik bukaeraraino zen haren lana. Bada, entzutegiaren arabera udaltzainak hiru salaketaren dirua bereganatu zuen: guztira 130 euro.

Urte beteko etenaren ostean, Udalak berriz ere hartu beharko du bere lantaldean. Legez dago horretara behartuta. Udalak, erabakiko du, baina, zein postutan ipiniko duen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak