Garaion elkartekoak eta Txantxiku ikastolakoak elkarrekin artelanak sortzen

Eneko Azkarate 2014ko abe. 18a, 16:01

Debagoieneko gazteekin sormena taldean garatuz, "herrian hitza eta plaza eskaintzeko" Auzolanartean egitasmoa egiten dihardute Garaion Naturartea elkartekoak. Natur elementuak erabiliz, "herriko espazioetan artelan iraungikorrak" sortzen dituzte. "Artea erabiltzen dugu gazteen kezka, nahi edo ideiak adierazteko bide gisa". Atzo, Oñatiko Txantxiku ikastolako Batxilergoko bigarren mailako ikasleekin egin zuten.

Halaxe kontatu dute Garaionekoek atzo egin zuten lana:

"Ikasgelan elkartu eta zer, nola eta non sortuko dugun erabaki dugu batzarrean. 10:00ak aldera kalera atera eta merkatu plazan ekin diogu natura artea sortzeko lanei merkatu plazan (euriagatik). Eta 14:00al aldera herriko plazan jarri ditugu natur elementuak erabiliz sortutako lanak".

Barki izan da proiektu bat. Duela urte batzuk Oñatiko plazan barkileroaren postutxoa zegoen eta gazteak hartaz oroitu eta berriz ere plazan merezi duen lekua ematea erabaki zuten. Bertan aldarri ezberdinak egin dituzte: Txatxiaren erabilera bultzatu, Libre-koen aldeko jarrera, emakume eta gizonezkoen berdintasunaren aldekoa….

Beste proiektua elurrezko panpina handi aldarrikatzaile bat izan da. Gazteek Gabonak eta ikasketak irudikatu nahi izan dituzte naturartean. Elurrezko panpina handi handi bat eta txiki pila bat eta beste ikasketa eredu baten aldeko mezuak, naturaren aldekoak,… daramatzaten elurrezko panpin txikiak egin dituzte".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak