Erregeen harrera urtarrilaren 5ean izango da, 18:00etan, Udaleko Osoko bilkuren aretoan, haur eta gaztetxoendako. Errege bezperako bertso saioa ere ez da faltako aurten: 22:30ean izango da, Zubikoa kiroldegian.
Kultura Sailak deialdia egin du Errege Magoak bilatzeko. Azken urteetan egin izan den moduan, aurten ere Udaletxeko aretoan harrera egingo dute Errege Magoek. Bada, dagoeneko, Baltasar erregearen papera egingo duen pertsona bilatu dute; baina, ez, Meltxor eta Gasparren papera egingo duenik. Hortaz, interesa dutenek Kultura sailarekin jarri behar dute harremanetan kultura@oinati.net edo partehartzea@oinati.net helbideetan.
Erregeen harrera urtarrilaren 5ean izango da, 18:00etan, Udaleko Osoko bilkuren aretoan, haur eta gaztetxoendako. Errege bezperako bertso saioa ere ez da faltako aurten: 22:30ean izango da, Zubikoa kiroldegian.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.