Denetariko lanak egongo dira: umeendako arropak, osagarriak, bitxiak, buztina... Parte hartuko duten artisauak izango dira: Iñaki Jauregialtzo zeramikagilea; Dorleta Fernandezek poltsak, nezeserrak, diru-zorroak... eramango ditu; Edurne Ugartek eskuz egindako material ezberdinetako osagarriak jarriko ditu salgai; Marije Leibarrek berak egindako kamisetak erakutsiko ditu, patchwork teknika erabiliz jositakoak; Ane Larreategik haur txikiendako osagarriak eta nagusiendako zorroak eramango ditu; Lide Osinagak haur eta helduendako osagarriak; Mirari Sagarsazuk eskuz margotutako eta estanpatutako kamisetak; Ainhoa Quesadak eta Gemma Muñozek miyukiarekin egindako osagarriak eta fofucha eta goma evazko panpinak; eta, Lavandulako Ainhoa Aranburuzabalak eta Ainara Behobidek kosmetika eta ukendu naturalak jarriko dituzte salgai. Horiek guztiak ikusteko eta erosteko aukera egongo da bihar.
Azoka ona izaten da
Iaz egin zuten lehenengoz Gabonetako azoka, eta gustura geratu ziren parte-hartzaileak. Gabon egun hauek egun aproposak izaten dira horrelakoetarako.