Izena emateko aukera abenduaren 23ra arte egongo da. Ondoko lekuetan eman daiteke izena: Boga, Arrano, Pako eta Ongi tabernetan. Emakumezkoen eta gizonezkoen txapelketak egingo dituzte. Talde bakoitzean, gutxienez bost jokalari egon beharko dute, eta gutxieneko adina 14 urte izango da.
Finala abenduaren 27an jokatuko dute, 19:00etan. Ondoren, sari banaketa ekitaldia egingo dute: talde irabazleak eta golegile onenak eramango dute saria (bai gizonezkoetan eta baita emakumezkoetan ere).
Kontzertua gaztetxean
Bestalde, zapaturako kontzertua antolatu dute Antixena gaztetxean. Banda Munizipalari Tributoa, Marianitoz Blai! eta O.N.H.C. taldeak igoko dira taula gainera. Kontzertua 22:00etan izango da eta sarrera 2 euro.
Hilaren 31n, manifestazioa
Urtero moduan, presoekiko elkartasun taldeak manifestazioa deitu du hilaren 31rako. Plazan hasiko da manifestazioa, 19:00etan.
Amaitzeko, gogora ekarri dute Sarek urtarrilaren 10ean Bilbon egingo duen manifestazioarekin bat egiten dutela. Hala, hara joateko deia egin diete herritarrei.