Bidebarrietako edukiontzi zuria Acesmak kudeatuko du datozen hilabeteetan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2014ko abenduaren 18a

Hermansolañak Bidebarrietan duen edukiontzia Acesmak kudeatuko du datozen bi edo hiru hilabeteetan. Modu honetan, Kubara bidali behar duten kontainerra beteko du Acesmak.

Helburua da Acesmak Kubara bidali behar duen kontainerra betetzea. Hala, eurek kudeatuko dute datozen hilabeteetan Bidebarrietako edukiontzia.

Hala ere, Hermansolañatik azaldu dute euren lokala zabalik egongo dela eta lokalean bertan hartuko dituztela oñatiarrek eman nahi duten materiala. Lokala zabalik egoten da astelehenetik egubakoitzera, 11:30etik 12:20era eta 18:30etik 20:00etara.

Batzar orokorra

Bestalde, gogora ekarri dute Hermansolañako batzar orokorra urtarrilaren 14an izango dela kultura etxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak